167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 768.1. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2021eko martxoaren 31ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 768.1. lurzatian (Orkoiengo Altos de Orkoien kalea, 24), Ricardo Aizcorbe Arocenak sustatuta, eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2021eko ekainaren 17ko 20ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110715