167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 812. lurzatian. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2021eko uztailaren 1eko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Milagroko 1. poligonoko 812. lurzatian, Juan Santos Pereirak eta Elena Los Arcos Pérezek sustatua. Bertan planteatzen da jatorrizko lurzatia banantzea beste bi lurzatitan.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110724