165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

855E/2021 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2009 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

M.ª Carmen Azcona Gil-Cuartero andreak, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik, karguari uko egiteko eskaera aurkeztu du, eta, hortaz, ordeztu beharra dago.

Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak Noemí Borobia Rodríguez andrea izendatu du Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Bestalde, Virgina Gárriz Martínez andrea ez da jada aritzen batzorde horren eragin esparruan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. M.ª Carmen Azcona Gil-Cuartero andrea eta Virginia Garriz Martínez andrea, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kideak, kargutik kentzea.

2. Sandra Arizcun González andrea eta Noemí Borobia Rodríguez andrea Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, azken hori Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Gisa horretan, honako hau da Laguntza Espezializatuaren Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: Cristina Prieto Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordeko kideak:

–Esther Irigoyen Aznar andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Sandra Arizcun González andrea.

–Arantxa Aparicio Chana andrea, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Virginia Vallejos Burgaleta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Noemí Borobia Rodríguez andrea, Tuterako Reina Sofia ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Pedro Aicua Zalduendo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: M.ª José Royo Vera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 5eko 1564E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2110013