165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Ana Isabel Unanue Serrano andrea, Hezkuntza Departamentuko Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Ana Isabel Unanue Serrano andrea, Hezkuntza Departamentuko Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2021eko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2110146