165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Iñigo Manuel Landívar Fabo jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkari izendatzen duena.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamenduak (urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsiak), 19.5 artikuluan, xedatzen du ezen Auzitegiko idazkari postua Zuzenbidean lizentziadun edo gradudun titulua duen funtzionario batek beteko duela, eta haren izendapena ogasun arloan eskumena duen departamentuko titularrak eginen duela, auzitegiko buruak proposaturik. Idazkari kargua, ondorio guztietarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburuen parekoa izanen da.

Espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buruaren proposamena.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Iñigo Manuel Landívar Fabo jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkari izendatzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2110095