165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04132 NL/-- espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Iciar Baleztena Santesteban eta Kepa Imanol Leiza Miqueo.

Helbidea: San Anton alderdia kalea, z.g., 31746 Zubieta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra ibaia; izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0280 litro segundoko Ezkurra ibaitik - 0,0580 litro segundoko izenik gabeko iturburutik.

Tokia: 4. poligonoko 228. lurzatia (Ezkurra ibaia), 2. poligonoko 225. lurzatia (izenik gabeko iturburua).

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: nabe bat hoztea eta hegazti haztegi batean oiloei edaten ematea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura errepidearen ondoan dagoen kutxatila baten bidez hartuko da, eta hortik hodi bat aterako da biltegi bateraino. Biltegi horretan dagoen motoponpak haztegiaren sabaian dagoen 3 m³-ko edukierako beste biltegi batera igoko du ura, gero bertatik banatzeko.

Ezkurra ibaiko ura biltegiaren ondoan dagoen motoponpa baten bidez hartuko da; motoponpa horrek haztegiaren teilatuko ihinztagailuetara igoko du ura.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko ekainaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2109796