165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

153E/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona “Corella Iparraldea” izeneko zirkuituko 304. eta 306. euskarrien artean, Corellako 2. poligonoko 141. lurzatian, erdi tentsioko saihesbide elektrikoa egiteko proiektuari. Sustatzailea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

2020ko abenduaren 10ean, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimen eskaera sartu zen Biodibertsitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I. epigrafean jasotzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta izanen dituela uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak 117. artikuluan ezarritako ondorioak (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Egin nahi den jarduketaren xedea aireko eta lurpeko saihesbide berri bat egitea da, “Corella Iparraldea” izeneko 13,2 kV-eko linearen aireko tarte batean, 304. euskarritik 306.era bitartean, hain zuzen ere. Saihesbide honek egungo linearen ibilbide bertsua izanen du; lurrazpiko kondukzio bat egin nahi da (150 metro ingurukoa, egungo 304. eta 77305. euskarrien artean) industria instalazioetan zolatutako eremutik barna, eta 100 metro luze inguruko aireko bao bat berritu lurpeko tartearen amaiera aipatutako 306. euskarriarekin lotzeko. Proposatzen den aireko baoak NA-6810 errepidea zeharkatzen du errepide horrek eta NA-6920 errepideak bat egiten duten biribilgunean.

Proposamenak egungo linearen 304., 305. eta 77305. euskarriak kentzea dakar, eta aireko linea lurpera pasatzeko bi euskarri berri jartzea (N304 eta N77305). Horiez gain, N304tik konexio bat eginen da handik gertu dagoen Pinsequeko aginte zentrora; aginte zentroa birmoldatu eginen da konexio hori egiteko.

Espero daitezkeen ingurumen ukipenei dagokienez, neurri sorta bat bideratuko da hegaztien babeserako. Berrituko den aireko baoak honako heskai arboladunak zeharkatzen ditu: arestian aipatutako errepidearen albokoak, “Río de Las Canales” izeneko ureztaketarako erretenaren albokoak, eta, baratze erabilera duen Corellako 3. poligonoko 1114. lurzatiaren albokoak. Hala eta guztiz ere, saihesbidearen tarte honetan ez denez linearen trazadurarik aldatzen, ez da zortasun berririk sortuko, eta beraz, ez da egungo zortasunetik kanpo mozketarik edo inausketarik egin beharko. Proposamenak ez luke eraginik izan beharko “Río de Las Canales” erretenaren ubideko, ibilguko eta bazterretako ingurumen balioetan, airetik gurutzatzen baititu.

Corellako Udalak eman aldeko txostena jasotzen da espedientean. Lurraldearen Antolamenduaren Atalak txostena egin du 2021eko maiatzaren 11n, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin.

Ingurumen Eraginaren Atalak proposamenaren aldeko txostena eman du; bertan neurri zuzentzaileak eta kudeaketakoak nabarmendu ditu instalazioak berak eragindako ukipenak, hondakinen sorrera, etab. gutxitu edo kontrolatzeko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea “Corella Iparraldea” izeneko zirkuituko 304. eta 306. euskarrien artean, Corellako 2. poligonoko 141. lurzatian, erdi tentsioko saihesbide elektrikoa egiteko proiektuari. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk sustatu du proiektua.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Proiektuak barne hartuko ditu hegaztiak elektrokutatzeko arriskua saihesteko euskarriak eta gurutzetak isolatu eta babesteko hartu beharreko neurri guztiak, hala nola, ebakigailua gurutzetaren azpian jartzea, metro bat baino gehiagoko isolatzaileak erabiltzea airetik lurrazpirako zubien amarraduretan, konexiorako zubiak eta lurrazpira doazen jaitsierak forratzea, ebakigailu, autobalbula, terminal eta abarrekiko konexioak babestea, forratzea edo isolatzea, eta abar.

–Proiektuak kudeaketa plan bat izan beharko du euskarriak eta eroaleak desmuntatzean eta txatar bihurtzean, nahiz lurrazpiko kondukzioak sartzeko zangak zulatzean sortutako hondakinak kudeatzeko.

–Berrituko den tartean egungo aire-linearen zortasunagatik ukitutako zuhaitzak ebaki beharko balira, dagozkion baimenak eskatu beharko lirateke Basoen eta Ehizaren Zerbitzuan.

Hirigintza eta lurralde arlokoak:

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak leheneratu eginen dira.

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinean dauden edo ezarri gogo diren beste jarduera zehatz batzuk sare elektrikora konektatzea edo handik lotura-hodirik ateratzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko bazterretik neurtuta.

–Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo hartarako trabagarri izan daitezkeen azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak egin baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Aintzat hartu beharko da Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko martxoaren 30eko txostena eta determinazio hauek bete:

a) Aireko lineari eusteko dorreak errepidearen galtzada zedarritzeko kanpoko lerrotik bereiz egonen dira. Tarte hori, gutxienez, dorreen garaieraren parekoa izanen da. Tokiko errepideetan (NA-6810 eta NA-6920 halakoxeak dira), ezin da inola ere 18 metrotik beherako tarterik utzi, hartara, eroriz gero galtzada uki ez dezaten.

b) Errepidearen plataformaren eta kablerik baxuenaren artean geratu beharreko gutxieneko garaiera ez da inola ere 7 metro baino gutxiagokoa izanen ukitutako errepideetan.

c) Sustatzaileak, lanak gauzatu aurretik, eta haietarako nahitaezkoa den baimen eskaerarekin batera, egin beharreko obrak guztiz zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du Herri Lan Zuzendaritza Nagusian, Nafarroako Errepide Sarean ukitzen dutena azalduz, baimena lortzeko, hori bidezko bada.

d) Sustatzailearen kargura izanen dira dokumentazio teknikoa prestatzeari, lanak egiteari eta behar bezala funtzionatzeko behar diren kontsumoei eta mantentze-lanei dagozkien gastuak.

e) NA-6920 errepidearen eskuineko bazterreko paraleloak ez luke zerbitzu honen baimenik beharko 18 metro baino gehiagoko distantziara joanez gero, izan ere, hori da eraikin lerrorako ezarritako distantzia.

f) Sustatzaileak, NA-6810 errepidearen gaineko aireko gurutzaguneko lanak gauzatu aurretik, eta haietarako nahitaezkoa den baimen eskaerarekin batera, egin beharreko obrak guztiz zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du Herri Lan Zuzendaritza Nagusian, errepidean ukitzen dutena azalduz, baimena lortzeko, hori bidezko bada.

g) Sustatzailearen kargura izanen dira dokumentazio teknikoa prestatzeari, lanak egiteari eta behar bezala funtzionatzeko behar diren kontsumoei dagozkien gastuak.

h) Distribución Eléctrica SAUk sustatu duen Corellako El Prado alderdira (3. poligonoko 141. lurzatia) linea elektrikoa eramateko proiektuaren txostena egiteko ezinbesteko baldintza izanen da goian adierazitako determinazioak zein Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak ezar ditzakeenak betetzea.

–Ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du Arkeologia Atalari horren berri eman behar zaiola berehalakoan (helbide elektronikoa: registrobmarqueologia@navarra.es), hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste astuntzat hartuko dira, aipatutako foru lege horren 101.h artikulua aplikatuz.

–Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen. Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita edota kenduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua leheneratzeko.

–Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita eta/edo kenduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez ere, lurzorua leheneratzeko.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek leheneratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Corellako Udalera, Ingurumena Zaintzeko Taldeari (“Tutera”ko 11. koordinazio unitatea) eta interesdunari.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2109833