165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmaziako teknikarien bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmaziako teknikarien bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenak aurkeztu zituen, lorturiko puntuen arabera, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena.

Proposamen hori 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 411/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren farmaziako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Aurrerago, igoera txandako María Begoña Salvatierra Moral andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, karguaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzu ematen ari baitzen administrazio publiko berean.

Igoera txandako zerrendan gainditutako beste izangairik ez zegoenez, txanda irekian oposizioa gainditu zutenen zerrendan haren hurrena zegoen lehen izangaiarekin, Fernando Iglesias Rivas jaunarekin, bete zen lanpostua. Honek uko egiteko idazkia aurkeztu zuen, eta ondorioz, hurrengo izangaiarekin bete zen lanpostua, Maria Lorena Alonso Maté andrearekin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1752/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa den Maria Lorena Alonso Maté andreari borondatezko eszedentzia eman zaio farmaziako teknikari lanpostuan, karguaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzu ematen ari baita beste administrazio publiko batean.

Aipatutakoa kontuan hartuta, bidezko da izendapen proposamena osatzea Rebeca Mayo Aztázcoz andrea hartan sartuta, bera baita hurrengoa oposizioa gainditu zutenen txanda irekiko zerrendan.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmaziako teknikarien 2 lanpostu betetzeko deialdiko izendapen proposamena izangai honekin osatzea:

MAYO ARTÁZCOZ, REBECA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2110126