165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

868E/2021 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendapenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Antonia Zapatería García andrea, Tuterako Reina Sofia ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposaturik izendatu zen batzordekidea, ez da jada aritzen fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen esparruan, eta, horrenbestez, bidezkoa da ordeztea.

Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak Jaime Riu Pelegri jauna proposatu du, batzorde horretako kide izan dadin.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Antonia Zapatería García andrea, fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea izan dena Tuterako Reina Sofia ospitaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposaturik, kargutik kentzea.

2. Jaime Riu Pelegri jauna fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Horrenbestez, honako hau da fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Batzordeburua; Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordeko kideak:

–Fernando Olaz Preciado jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Amparo Larequi García andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Aurelia Mena Mur andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jesús Elizalde Eguinoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jaime Riu Pelegri jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Ángel Hernández Galán jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

–Idazkaria: Ana Rita Garrido Jordán andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2110097