165. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

78/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Enkante mahaiaren antolaketa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduko 136 ter artikuluak (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta maiatzaren 19ko 39/2021 Foru Dekretu bidez aldatuak) xedatzen du Enkante mahaiko kide izanen direla mahaiburua, idazkaria eta kide bat edo gehiago, funtzionarioen artean izendatuak, antolaketa arau espezifikoak zehazten duen bezala. Gainera, eransten du 132.6 artikuluaren arabera, beste administrazio publiko batzuekin batera egin beharreko ondasunen besterentzeak metatzeko egiten diren enkanteen kasuan, Mahaiko kideen artean gutxienez diru-bilketa organo eskudun bakoitzeko ordezkari bat egonen dela. Adierazitakoa bete dadin,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Enkante mahaiaren osaera.

Mahaia honako hauek osatuko dute:

a) Mahaiburua: diru-bilketa arloan eskumena duen zerbitzuko titularra izanen da.

b) Mahaikideak: bi izanen dira; honako hauek: kontu-hartzearen koordinazio eta azterlanen arloko eskumena duen ataleko titularra, eta, derrigorrezko diru-bilketaren arloko eskumena duen ataleko titularra.

c) Idazkaria: betearazpen arloko eskumena duen bulegoko burutzaren titularra izanen da.

2. artikulua. Nafarroako Foru Ogasunaren ordezkaria, beste administrazio batzuekin batera metatutako prozeduretarako Enkante mahaian.

Beste administrazio publiko batzuekin batera egin beharreko ondasunen besterentzeak metatzeko adostutako enkanteetarako osatzen den Enkante mahaian, honako hauek ordezkatuko dute Nafarroako Foru Ogasuna: diru-bilketa arloko eskumena duen zerbitzuko zuzendariak, eta, harekin batera, bidezkoa denean, derrigorrezko diru-bilketa arloko eskumena duen ataleko buruak.

3. artikulua. Ordezkoak.

Enkante mahaia osatzen duten kideen karguak hutsik daudenean, kanpoan edo gaixorik badaude, edo parte hartzeko eragozpen pertsonal bat badute, honako hauek izanen dira ordezkoak:

a) Mahaiburuaren ordezko, diru-bilketa arloko eskumena duen zerbitzuko atalburuetako edozein.

b) Kontu-hartzearen koordinazio eta azterlanen arloko eskumena duen ataleko buruaren ordezko, kontu-hartzearen kudeaketa arloko eskumena duen ataleko burua.

c) Derrigorrezko diru-bilketaren arloko eskumena duen ataleko buruaren ordezko, diru-bilketa arloko eskumena duen zerbitzuari atxikitako A edo B mailako funtzionario bat.

d) Betearazpenen arloko eskumena duen bulegoko buruaren ordezko, diru-bilketa arloko eskumena duen zerbitzuari atxikitako A edo B mailako funtzionario bat.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko ekainaren 18an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2109874