164. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko aktak egiteko, Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat

Iruñeko Udalak 2021eko apirilaren 15eko osoko bilkuran erabakita (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 13an), Barkazio Gurutzeko kaleko 3an oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, 2018ko apirilaren 13ko osoko bilkuran erabaki baten bidez onetsitako plan bereziarekin bat (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura, apirilaren 27an).

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 16an hartutako erabakiaren bidez adierazi zen “Barkazio Gurutzeko kaleko 3ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko. Aipatu erabakia 2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan adierazitakoarekin bat, erabaki du deitzea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, norbanako zedulatan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan ager daitezen, deustan ukatu gabe finkara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:

–Tokia:

Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoa.

Hilarión Eslava kalea, 1 bis, - Iruña - (Nafarroa).

–Data eta ordua:

2021eko uztailaren 27a (asteartea), goizeko 11:00etan.

Iragarki honek balio izanen du jakinarazteko identifikatu ezin izan diren interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei, halakorik egonez gero, bat etorriz indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin.

Ukitutakoak edo horien ahaldunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten agiriak ere, eta perituak eta notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

Interesdunek beren eskura izanen dituzte espedientea eta planoak Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoan, Hilarión Eslava kaleko 1 bis zenbakian.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2110564