164. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Eloko Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du Udalaren belarren aprobetxamendua adjudikatzeko, adjudikatzen den egunetik 2029ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako, jarraian ematen diren bazkalekuei dagokienez:

–1. zenbakidun bazkalekua (Getzetik hurbil dagoena): Hasierako prezioa: 2.826,70 euro urtean.

–3. zenbakidun bazkalekua (Elortzekiko muga): Hasierako prezioa: 879,24 euro urtean.

–4. zenbakidun bazkalekua (“Sierra” koa): Hasierako prezioa: 3.748,45 euro urtean.

Eskaintzak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Gutun-azalak proposamenak aurkezteko azken eguneko 13:30ean irekiko dira.

Enkantearen baldintza-agiria Udalaren Idazkaritzan dago.

Elon, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2110360