164. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 9. poligonoko 213. lurzatian. Hasierako onespena

Ergoienako Udal Batzarrak, 2021eko ekainaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Ergoienako 9. poligonoko 213. lurzatian (Unanuko Beriainbide karrika 6).

Sustatzailea Román Mercero Berastegui da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ergoienean, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2110572