164. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren otsailaren 19ko Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Faltzesko Udalean aritzeko udaltzain-agente lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, eta 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Behin-behineko zerrenda Alkatetzaren ebazpenaren bidez onetsirik, argitaratu zen Faltzesko Udalaren iragarki-taulan eta 2021eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an. Erreklamazioak aurkezteko epean ez da bat ere aurkeztu.

Alkatetzak, 2021eko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Onestea Faltzesko Udalean aritzeko udaltzain-agente lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda (ondoko eranskinean ageri da).

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea datorren uztailaren 28an, asteazkena, 9:30ean, hasiko dela oposizioaldia, lehen proba teorikoa eginez Faltzesko Udal Liburutegian, lehen solairuan (herri honetako Eustaquio Díaz kalea, 1. zenbakia). Horretarako deialdi bakarra eginen da.

ERANSKINA

Udaltzain-agentea

1.–Onartuen behin betiko zerrenda:

MIKEL GARCÍA JUGUERA

MARIA ÁNGELES ALCALDE ECHARRI

JONÁS GONZÁLEZ GARCÍA

JESÚS ÁNGEL SOLA MURO

REBECA VALLÉS ARAGÓN

RUBÉN GÁRRIZ ERANSUS

ARITZ GOÑI AUBAN

JULIO JAVIER VICENTE PORCEL

ENRIQUE LEZAUN FABO

NORA PUEYO VILLANUEVA

DIEGO HEREDIA CANO

YÉSICA BARRASO GONZÁLEZ

FRANCISCO JAVIER ENÉRIZ VILLAFRANCA

KARINE MANRIQUE LAURENTIE

ÁNGEL IBIRICU CASANOVA

FERNANDO ORTA ESCALADA

JACOBO ALBISU FERNÁNDEZ DE ARCAYA

JAVIER MOVELLÁN OROZ

ÍÑIGO SERRANO BERRADRE

EDURNE URROZ BALDA

RAÚL MARTÍNEZ DE MORENTIN MANZANARES

SANDRA BERNAL MARTÍN

GONZALO MARTÍNEZ BODERO

REBECA GOY GURPEGUI

2.–Baztertuen behin betiko zerrenda: Inor ez.

Faltzesen, 2021eko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2110685