164. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Kudeaketako hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 197. lurzatiari buruzkoa, aparkaleku bat antolatzeko. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2021eko ekainaren 3an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, espedientea abiatzeko baizik ez, kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Argitxu Aguerre Olaizola andere eta Kaiet Aguerre Olaizola jaunarekin, Zugarramurdiko 1. poligonoko 197. lurzatia helburu duena, Zugarramurdin aparkaleku bat antolatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztaileko 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluak ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zugarramurdin, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2110151