163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 4ko 1571/2021 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da Itziar Lekunberri García andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 4ko 1571/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez zenbait foru aginduren betearazpen prozedura bukatzen da; foru agindu horiek baiesten dituzte Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko zuzendariaren maiatzaren 20ko 61/2020 Ebazpenaren kontrako zenbait gora jotzeko errekurtso. Errekurtsoak, zehazki, zerrenda honi eragiten dio: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Biologia eta Geologia espezialitatea, gaztelaniaz.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2110470