163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko otsailaren 22an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen aldatzea, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 26. artikulua.

Onespen-akordioa 77. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 2021eko apirilaren 8an, 2021eko ekainaren 30ean Batzar Nagusiak hartu zuen akordioaren bidez, alegazioak ebatzi ziren eta behin betiko onetsi zen aipatutako ordenantza, eta testu osoa argitaratzeko agindu zen, dagozkion eraginetarako.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

IRUÑERRIAN TAXI ZERBITZUA BATERA EMATEKO LURRALDE ESPARRUKO TAXI ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

26. artikulua. Ibilgailuen antzinatasuna eta berriztapena.

1. Taxi lizentziak dituzten ibilgailuen antzinatasunak ez ditu hamar urteak gaindituko, lehen aldiz matrikulatu zirenetik aitzina, oro har, edo hamabi urteak, eko-taxi edo eurotaxi moduan sailkatuta dauden ibilgailuak badira.

2. Oro har, lizentziaren titularrak lizentzia duen ibilgailua nahi duenean ordezten ahalko du, betiere baimendutako antzinatasun maximoa iragan baino lehen.

Era berean, lizentzien titularrek bi urte luzatu ahal izango dute baimendutako gehieneko antzinatasun orokorra, aldez aurretik Mankomunitateari eskatzen badiote eta legeriak exijitzen dituen baldintzak mantentzen direla egiaztatzen bada, behar diren osasungarritasun eta segurtasun baldintzak barne.

3. Ibilgailuak berriztatu edo lizentzia berria emateko prozesuan parte hartzeko, interesdunak idatziz eskatuko du behar den baimena. Baimena emanen da lizentzia emateko bete beharreko ezaugarri eta baldintzen mantentzea, zerbitzuaren segurtasun eta kontserbazio baldintzen egokitasuna eta zerbitzua egiteko beharrezko agirien zuzentasuna gutxienez egiaztatu eta gero.

4. Eskaerak urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak ezarritako prozedura bitartekoekin bat tramitatuko dira.

5. Iruñerriko Mankomunitateak ibilgailuaren berriztapena ezartzen ahalko du, haren egokitasunik ezaren ondorioz, egiten duen interes orokorreko zerbitzua egiteko desegokia denean.

6. Lizentziaren ezaugarriek hari atxikitzea ibilgailu egokitu bati lotzen dioten kasuetan, ibilgailu berritzeak beti beste ibilgailu egokitu batekin egingo dira.

Iragarkiaren kodea: L2110547