163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren Ziklo Integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2021eko ekainaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iruñeko Mankomunitateko Uraren Ziklo Integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren 15., 18., 22., 28., 35., 48., 51., 56., 57., 61., 62., 66., 71., 73., 78., 81., 82., 83., 84., 98., 99., 101., 102., 105., 108., 110., 111., 113., 117., 118., 124., 125. artikuluak eta 2. eranskina aldatzea, lehen xedapen gehigarria kentzea, eta testua hizkera inklusibo eta berdintasunezkora egokitzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2110546