163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 46. lurzatian. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 46. lurzatian, José Antonio de Carlosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Untzitin, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2110548