163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren Erabakia, zeinaren bidez 5/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzen baita.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2021eko ekainaren 17an egindako bileran, baliozkotu zuen 5/2021 Foru Lege-dekretua, ekainaren 2koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru Lege-dekretua 2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ekoan, eta 2021eko 80. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ekoan, argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2021eko ekainaren 22an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2110552