162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

140C/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ribaforadako Aperitivos y Extrusionados SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ribaforadako Aperitivos y Extrusionados SAU enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31000392011998), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko maiatzaren 20an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko martxoaren 29an izenpetuta, eta 2021eko maiatzaren 25ean zuzendu baitzen. Horrenbestez, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Ribaforadako Aperitivos y Extrusionados SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2109292