162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

305E/2021 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa partziala inskribatzen duena Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 96/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofiziala inskribatu zen Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, 3 zenbakiarekin.

2021eko apirilaren 28an, Iván Regalado Cozar jaunak, elkargoaren izenean, estatutuen aldaketa partziala inskribatzea eskatu zuen. Aldaketa hori Elkargoko kideek 2021eko martxoaren 25ean egindako Batzar Nagusi Berezian onartu zen.

Aldaketak estatutuen 8., 10., 11., 13., 24. eta 47. artikuluak ukitzen ditu.

Eskaerarekin batera, erabaki horren ziurtagiria, estatutuen bi ale (egindako aldaketa guztiak jasotzen dituztenak) eta inskripzioaren legezko tasaren ordainketa gutuna aurkeztu zituen.

Gero, 2021eko maiatzaren 14an eta 26an, Elkargoak berriz aurkeztu zituen estatutuak, Elkargoen Erregistroak eskatutako zuzenketekin, bai eta bi ziurtagiri ere, aldaketaren erabakiari buruzko zenbait datu zuzentzen dituztenak.

Eskatutako inskripzioa bat heldu da Elkargoaren Estatutuen 9.3 artikuluan ezarritakoarekin, baita Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta foru lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan ezarritakoarekin ere.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa partziala inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen adierazpen zatian zehaztu den bezala. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Estatutuak biltzen dituen eranskinarekin batera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko ekainaren 1ean.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2109061