162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04144 JV/-- espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Bertizaranako Udala.

Helbidea: Frontoi plaza 11 - 31793 Narbarte, Bertizarana (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Zeberiko erreka - 1/0100/190/-010.

Tokia: 3. poligonoko 179., 201. eta 203. lurzatiak.

Udal-mugartea eta probintzia: Bertizarana (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Egin beharreko lanak hauek dira: zanga bat irekitzea, 1,30 m sakon, eta teila motako PVCzko hodi bat jartzea, 200 mm-ko kanpo-diametrokoa, zorro funtzioa egin dezan, gero burdinurtuzko hoditeria sartzeko, 125 mm-ko barne-diametrokoa. Obra ibilguaren azpitik egin nahi da jabari publiko hidraulikoko eremuaren barruan, bailara itxi batean lubaki bat baita, eta ezin baita hoditeria eremu horretatik kanpo jarri. PVCzko hoditeria ale-materialezko ohe baten gainean jarriko da, eta goialdea masa- eta harri-hormigoiarekin estaliko da, 1 m lortzeko tutuaren sorlekuaren eta ibilguaren artean Hoditeria babesteko, jarduketa hori aprobetxatu nahi da bi harri-lubeta konpontzeko: bata 7,85 x 2,30 x 1,80 m-koa, eta bestea 5,00 x 3,90 x 1,80 m-koa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean (Bertizarana) edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko ekainaren 11n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuburua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2109647