162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean, 1/2021 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena eman zen argitara. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 1.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Buñuel Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Buñuelen, 2021eko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2110098