162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko ekainaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Oltza Zendeako Udalaren eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeitamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oltza Zendean, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2110377