162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

5/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin den osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aparteko kredituen 5/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oltza Zendean, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2110374