162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Akats zuzenketa, Pasabideak arautzen dituen udal ordenantzan (garabi zerbitzurik gabe)

2021eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, Pasabideak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespena. Haren iragarkian akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

Pasabideak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena.

Honako hau behar du:

Pasabideak arautzen dituen udal ordenantza (garabi zerbitzurik gabe). Behin betiko onespena.

Honela dioen tokian:

1. ERANSKINA

–Pasabideak (metro lineal bakoitzeko prezioa, urtean).

Honako hau behar du:

1. ERANSKINA

–Pasabideak (urteko prezioa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arroitzen, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2110087