162. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 16ko 64E/2021 Foru Aginduaren aurka. Interesdunei epatzea.

2021eko ekainaren 16an, ofizio bat jaso da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Juan D. Ignacio Barcos Pérez jaunak, Maite Laguardia Sánchez andrearen izenean eta hura ordezkatuz, martxoaren 16ko 64E/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokionez (207/2021 prozedura laburtua). Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Maite Laguardia Sánchez andreak jarritako gora jotzeko errekurtso bat, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 15eko 257E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiari lotua, zeinaren helburua baitzen, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 17 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzea, eta bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzea, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Gora jotzeko errekurtsoa, zehazki, lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka eta oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurka jarri zuen.

Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren 29/1998 Legearen 49.4 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozeduran interesa duten guztiei ezen Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian ager daitezkeela, jakinarazpen hau argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F2110129