161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak bere eginkizunak eskuordetzen dizkio Udalbatza honetako lehen alkateorde Luis Ramón Ciordia del Portillori 2021eko uztailaren 4tik 18ra bitartean, biak barne. Eskuordetze horrek ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduarekin bat etorriz.

Allon, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: LL2110139