161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

146/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez ebazten da maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia Nafarroako Foru Komunitatean (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa.

Irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuaren bidez maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenari buruzko plan tekniko nazionala onetsi zen, eta hartan ezarri zen zein ziren Nafarroako Foru Komunitateak esleitu beharreko irratien ezaugarri teknikoak eta kokapen ezaugarriak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa. Hiru horiek dira administrazio zentralak Nafarroarako aurreikusi dituen guztien artean adjudikaziodunik ez duten bakarrak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 7ko 20E/2020 Foru Aginduaren bidez, abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduan atzemandako akats bat zuzendu zen.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 125/2020 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa ebazteko epea beste sei hilabetetan luzatu zen.

Eta Nafarroako Gobernuaren 2021eko apirilaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, partez baietsi ziren Fundación Disdirak eta Asociación Apicek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 26an emandako 282E/2019 Foru Aginduaren aurkako errekurtsoak), eta funtsean balorazio ekonomikoa kendu zen lehiaketak ezarritako berdinketa hausteko irizpideen artetik.

Iruñeko lizentziarako, honako pertsona fisiko edo juridiko hauek aurkeztu zituzten eskaerak: 97.2 FM Comunicación SL, Agrupación Radiofónica SA, Unedisa Comunicaciones SLU, Ser SL, Radio Blanca SA, Radio Popular SA, Abian Media SL, Uniprex SAU, Eusko Media SL, Tierra Estella Comunicación SL, Radio Amanecer SA, Nacap Comunicación y RRPP, S. Microcoop, Producciones 948 SL, Asociación Ática, Asociación Ápice, Asociación Pausumedia eta Jesús Martín Moro jauna.

Aurizko lizentziarako, Producciones 948 SL merkataritza konpainiak aurkeztu zuen eskaera bakarra.

Dokumentazio administratiboa eta ekonomikoa aztertu ondoren, balorazio mahaiak erabaki zuen eskaera guztiak onartzea eta ebaluatu zituen lehiaketaren oinarrietako balorazio eta haztapenaren irizpideen arabera. Puntuazio hauek ematea erabaki zuen:

Iruñeko lizentziarako:

ESKABIDEA

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

(90 puntutik)

Unedisa Comunicaciones SLU

83,50

Eusko Media SL

82,50

97 2 FM Comunicación SL

79,50

Asociación Ápice

78,50

Producciones 948 SL

75,50

Radio Amanecer SL

75,25

Abian Media SL

71,50

Nacap Comunicacion

71,33

Asociación Pausu Media

71,25

Agrupación Radiofónica SA

70,50

Asociación Ática

67,25

Uniprex SAU

65,50

Tierra Estella de Comunicaciones SL

66,00

Radio Popular SA

61,25

Ser SL

60,50

Radio Blanca SA

56,00

Jesús Martín Moro

28,50

Aurizko lizentzietarako:

ESKABIDEA

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

(100 puntutik)

Producciones 948 SL

70,50

Jarraian, 18. oinarrian xedatutakoarekin bat, balorazio mahaiak eskaera bana igorri zizkien Iruñeko lizentziarako puntuaziorik onena lortu zuen lizitatzaileari (Unedisa Comunicaciones SLU) eta Aurizko lizentzia eskatu zuen merkataritza konpainia bakarrari (948 Producciones SL), eskatutako dokumentazio administratiboa erregistratzeko eta lehiaketa ebazteko azken proposamena egin ahal izateko. Eskaera horiei erantzuneko, Unedisa Comunicaciones SLUk eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen. Producciones 948 SLk, ordea, proposatu behar zitzaion Aurizko lizentziari uko egiteko idazki bat aurkeztu zuen.

2021eko ekainaren 4an balorazio mahaiak lehiaketa ebazteko proposamena adostu zuen, eta ekainaren 7an Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak txostena igorri zuen. Proposamen hori ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lizentzia bat ematea Unedisa Comunicaciones SLU merkataritza konpainiari, maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko Iruñean (105.6 FM).

2. Dokumentu administratibo batean formalizatuko da lizentzia. Hartan, lizitatzaileak eskaeran bere gain hartu zituen konpromisoak jasoko dira, harentzat nahitaez bete beharrekoak izanen baitira.

3. Unedisa Comunicaciones SLU ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta dago. Bere eskaeran hartutako konpromisoak bete beharko ditu, baita zerbitzua emateko beharkizunak eta baldintzak ere, eta bereziki Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 26ko 282E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrietako 7.1 atalean adierazten direnak, funtsezkotzat jotzen baitira.

4. Esleitutako lizentziak beteko du, ezaugarri teknikoei dagokienez, irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenari buruzko plan tekniko nazionalean ezarritakoa. Unedisa Comunicaciones SLUk sei hilabeteko epea du, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, emisioak hasteko edo, bestela, Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Atalean justifikatzeko emisio horiek hasteko izapide guztiak egin dituela Estatuko Administrazio Orokorrean.

5. Deklaratzea hutsik gelditzen direla Aurizko mugapeari dagozkion 93.20 eta 97.90 frekuentziak.

6. Ezeztea, aurkeztutako gainerako eskaerak; horrenbestez, horiek ez dute lizentziarik lortzen. Hain zuzen, Iruñerako honako eskaera hauek: 97.2 FM Comunicación SL, Agrupación Radiofónica SA, Unedisa Comunicaciones SLU, Ser SL, Radio Blanca SA, Radio Popular SA, Abian Media SL, Uniprex SAU, Eusko Media SL, Tierra Estella Comunicación SL, Radio Amanecer SA, Nacap Comunicación y RRPP, S. Microcoop, Producciones 948 SL, Asociación Ática, Asociación Ápice, Asociación Pausumedia eta Jesús Martín Moro jauna. Auritzerako, berriz, Producciones 948, SLk aurkeztutako eskaera ezetsi da.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

8. Foru agindu hau jakinaraztea lehiaketako pertsona fisiko eta juridiko interesdun guztiei eta igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Irrati Espektroa Planifikatu eta Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusira, Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutza Probintzialera eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura.

9. Foru agindu honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109479