161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko urtarrilaren 26an egin bilkuran hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, argitaratu zen. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 52.800,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 21.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.065,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 91.860,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 5.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 8.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira 286.175,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 79.130,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 107.400,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 40,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.875,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 45.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 3.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 9.730,00 euro.

Gastuak, guztira: 286.175,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulgoitin, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2110085