161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun azterlana, Urritzola-Galaingo 7. poligonoko 238. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak, ekainaren 21ean emandako 170/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Urritzola-Galaingo (Ultzamako Bailara) 7. poligonoko 238. lurzatiaren xehetasun azterlanaren espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritako ondorioetarako, betiere indarreko idazkeraren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko ekainaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2110307