161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Olagueko Kontzejuak, 2021eko maiatzaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021erako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea iragarki-taulan eta 2021eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31koan, argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontua behin betiko onetsi da, eta foru araudi horren 202.3 artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik.

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 4.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 51.389,44 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 74.559,09 euro.

Gastuak, guztira: 130.648,53 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 29.665,89 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 96.782,64 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 130.648,53 euro.

Olaguen, 2021eko ekainaren 22an.–Kontzejuko burua, José Luis Iraizoz Etulain.

Iragarkiaren kodea: L2110115