161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ondare-ondasun trukea. Onespena

Arantzako Udalak, 2021eko ekainaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, legezko kide kopuruaren gehiengo osoz erabaki zuen Arantzako Udalaren 5. poligonoko 987. lurzatia Leiza Mitxelena senideen 5. poligonoko 974. lurzatiarekin trukatzea, horrela 5. poligonoko 974. lurzatian konposta ontziak jarri ahal izateko.

Zentzu honetan, Nafarroako toki-erakundeen ondasunen erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 129., 130. eta 131. artikuluetan xedaturikoa jarraituz, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan argitaratzen da 15 egunez, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipaturiko epean alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onartuko da trukea.

Arantzan, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2110336