161. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Putzu Beltzerako pasabideen erregulazio ordenantza. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2021eko ekainaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez hasierako onespena eman zion Arantzako Putzu Beltzerako pasabideen erregulazio ordenantzari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko Ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2110333