160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri horien ale bat Udal Idazkaritzaren bulegoetan dago, kontsultatu nahi dituen ororen eskura.

Baita aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude ere Uharte Arakilgo Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://uhartearakil.egoitzaelektronikoa.eus

Uharte Arakilen, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2110354