160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 43. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Jaime Altxu Ariztegik sustaturiko 1. poligonoko 43. lurzatiaren xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Iturenen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2110338