160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Baztanen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2110358