160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Ezkontza zibilaren espedientea Arellanoko Erregistro Zibilean tramitaturik eta hura udal bulegoetan 2021eko uztailaren 3an egiteko asmoa dagoenez, Administrazio publikoen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat, ebazten dut:

1.–Udal honetako zinegotziaren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du eragina.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udal bulegoetan egiteko.

Arellanon, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2109894