160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Mankomunitate honetako buruak 14/2021 zenbakiko Ebazpena eman du. Hona hemen testua:

Aurrekariak: Mankomunitatearen Kontseiluak, 2020ko abenduaren 10ean egin bilkuran, 2021eko plantilla organikoa onetsi zuen, eta 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak xedatzen duela “alkateak baduela, besteak beste, lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat”.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2021eko eskaintza, lanpostu hau bertan jasoaz:

–Arduraduna, 15 zenbakidun lanpostuarekin.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2021erako lan publikoaren eskaintza.

Corellan, 2021eko ekainaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2109991