160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko Industrialdea hornitzeko proiektua. Desjabetzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko ekainaren 28an egin zuen saioan, akordio hau hartu zuen.

2020ko abuztuaren 25ean, SCPSAko Administrazio Kontseiluak “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko Industrialdea hornitzea” lanerako beharrezkoak diren ponpaketarako kokapena eta trazaduraren proiektua onartu zituen, eta administrazioari jakinarazitako aurrekontua 4.307.434,81 euro izan zen (% 21eko BEZa barne hartuta).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko martxoaren 29an egin zuen saioan, “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko Industrialdea hornitzea” obraren proiektua onartu zuen, desjabetzeko espedientea hasi zuen eta hasiera batean onartu zuen proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Horrez gain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zituen, onarpenari lotuta baitaude.

Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2021eko apirilaren 22an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2021eko apirilaren 23an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri diren pertsonei.

Jendaurreko epea igarota, alegazioak aurkeztu zituzten Rebeca eta Jesus María Sarasate Equiza jaun-andreek (137/13, 135/13 eta 116/13 lurzatien jabeak), José Ramón Izco Laquidain jaunak (114/13 lurzatiaren jabea), Benito López Sarasate jaunak (115/13 lurzatiaren jabea) eta Canal de Navarra, S.A. sozietateak.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda dela-eta, 12. poligonoko 109. lurzatiaren titularkide moduan, José Javier Elizari Redín jauna gehitu behar da. Jaun horri ere jakinarazi zitzaion Batzorde Iraunkorrak 2021eko martxoaren 29an egin zuen saioan hartu zuen akordioa.

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateak dagokion txostena egin du, aurkeztutako alegazioei erantzuteko.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea.

Horrenbestez,

HITZARTU DA:

1. Gaitzestea Rebeca eta Jesus María Sarasate Equiza jaun-andreek, José Ramón Izco Laquidain jaunak eta Benito López Sarasate jaunak aurkeztutako alegazioak, honekin batera dagoen Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen txostenean jasota dauden arrazoiengatik.

2. Onartzea Canal de Navarra, S.A. sozietateak aurkeztutako alegazioak, honekin batera dagoen Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen txostenean jasota dauden arrazoiengatik.

3. Behin betiko onartzea Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen “Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko Industrialdea hornitzea” obrari dagokion proiektua eta proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu behar izatea.

4. Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, Garraioaren Hiriari (3. eta 4. faseak) eta Elorzko etorkizuneko industrialdeari emango baitiete zerbitzua, NASUVINSA enpresa publikoak planifikatutako beharren arabera. Azpiegitura hau Iruñerriko hego-ekialdeko hornidura-sarean sartzen da, eta azpiegitura hau (ponpaketa eta biltegia) hornidurako eskualde-sarean sartzeak ekarriko du etorkizunean Ibargoiti (Getze Ibargoiti), Elo eta Elortzibar (Iharnotz, Otano, Ezperun eta Gerendiain) herrietako hornidura doia arintzea. Izan ere, egun Noaingo biltegietatik egiten den hornidura hau, Dorreko ponpaketaren bidez, Iharnotzen berriro kloratu behar izaten da urtearen zati handi batean, hornitutako uraren kalitatea bermatzeko.

5. Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina dezan okupatu aurreko akta eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

6. Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) iragarki-oholetan.

7. Akordio hau jakinaraztea interesdunei.

Iruñean, 2021eko ekainaren 29an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Garraioaren Hiria (3. eta 4. faseak) eta Elorzko Industrialdea hornitzea

FINKA

TITULARRA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Akueduktu zortasuna

(m.l.)

Zortasun ezarpena

(m²)

Okupazioa erregistroak

Behin betiko okupazioak

(m²)

Behin-behineko okupazioak

(m²)

Udalerria

Pol. zk.

Azalera osoa

Izaera

Zk.

NO-01

Garraioaren Hiriko 1. eta 2. faseetako jabeen komunitatea

50

300

1

Noain (Elortzibar)

4

227

10.9070,86

Lurzorua

NO-02

Astiz Eslava Jesús Matías

7

42

140

Noain (Elortzibar)

4

94

3.318,06

Lehorreko alorra

Astiz Eslava José Luis

NO-03

NASUVINSA

75

450

1.500

Noain (Elortzibar)

4

314

14.239,17

Lehorreko alorra

NO-04

Garraioaren Hiriko 1. eta 2. faseetako jabeen komunitatea

1.078

6.468

4

562

Ponpaketa

Noain (Elortzibar)

4

758

97.425,61

Lurzorua

NO-05

Garraioaren Hiriko 1. eta 2. faseetako jabeen komunitatea

362

2.172

1

Noain (Elortzibar)

4

489

61.515,7

Lurzorua

NO-06

NASUVINSA

302

1.812

1

Noain (Elortzibar)

5

115

69.724,88

Lurzorua

NO-07

NASUVINSA

256

1.536

2

Noain (Elortzibar)

13

94

35.446,23

Lurzorua

NO-08

Sarasate Equiza Jesús María

165

990

3 elkarrekin

3.300

Noain (Elortzibar)

13

137

64.601,02

Lehorreko alorra

Sarasate Equiza Rebeca

NO-09

NAFARROAKO UBIDEA

Nafarroako Foru Komunitatea

60

360

1.200

Noain (Elortzibar)

13

136

180.105,86

Lehorreko alorra

NO-10

Sarasate Equiza Jesús María

374

2.244

1

7.480

Noain (Elortzibar)

13

135

106.766,28

Lehorreko alorra

Sarasate Equiza Rebeca

NO-11

Izco Laquidain José Ramón

313

1.878

1

6.260

Noain (Elortzibar)

13

114

101.111,82

Lehorreko alorra

NO-12

Nafarroako Foru Komunitatea (NA-234 Arrizabalaga Urrotz Hiria)

13

78

260

Noain (Elortzibar)

13

22

9.788,92

Elkorra

NO-13

Sarasate Equiza Jesús María

250

1.500

2

5.000

Noain (Elortzibar)

13

116

117.074,38

Lehorreko alorra

Sarasate Equiza Rebeca

NO-14

López Sarasate Benito

93

558

1

1.860

Noain (Elortzibar)

13

115

17.639,95

Lehorreko alorra

NO-15

Elizari Redín Begoña

0

0

8.554

Biltegia eta bertarako bidea

0

Noain (Elortzibar)

12

109

Lehorreko alorra

Elizari Redín Jesús

Elizari Redín José Javier

Iragarkiaren kodea: L2110344