160. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 18an, 3/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

3/2021 AURREKONTU ALDAKETA

Aparteko kreditua gaitzea, 8.400,00 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “1522 2276002 Lehentasunezko birgaitze-arloaren deklarazioa 8.400,00 euro”. Honako honen kargura finantzatuko da:

87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 8.400,00 euro.

Guztira: 8.400,00 euro.

Uharte Arakilen, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2110353