158. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Tokiko Gobernu Batzarreko kidearen izendapena

1127/2021 alkatetzaren ebazpena, ekainaren 23koa.

2019ko ekainaren 28ko 956 ebazpen bidez, Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren. Ikusirik M.ª Isabel Lopez de Uralde Muñoz andreak Tokiko Gobernu Batzordeko kide izateari uko egin diola.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) eta 23.1 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 35.2.d), 46 eta 52 eta 112.3. artikuluei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Javier Paz Miño jauna Altsasuko Hiri Txit Prestuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

2. Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenek indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

3. Banan-banan jakinaraztea ebazpen honek ukitutako zinegotziei, kasua bada kargua har dezaten.

4. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Taulan argitara dadin agintzea.

Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, ebazpena jainarazi eta hurrengo hilabetearen berrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.

Altsasun, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110158