155. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, etxeko laguntza zerbitzuaren tasetan eta kirol instalazioak erabiltzeko tasetan, 2021. urterako.
Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea etxeko laguntza-zerbitzuaren tasen eta kirol instalazioak erabiltzeko tasen aldaketa, 2021eko ekitaldirako. Erabaki hori 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 6an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira aldaketa horiek eta, beraz, osorik ematen dira argitara. Aldaketek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Corellan, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN TASAK ETA KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

ZENBATEKOA

PCEG (per capita errenta garbia) < LGS (lanbide arteko gutxieneko soldata)

Gizarte Ongizateak ezarritako tarifa

LGS < PCEG < LGSaren %105

Gizarte Ongizateak ezarritako tarifa

LGSaren %105 < PCEG < LGSaren %120

Gizarte Ongizateak ezarritako tasaren 0,15

LGSaren %120 < PCEG < LGSaren %135

Gizarte Ongizateak ezarritako tasaren 0,30

LGSaren %135 < PCEG < LGSaren %150

Gizarte Ongizateak ezarritako tasaren 0,45

LGSaren %150 < PCEG < LGSaren %165

Gizarte Ongizateak ezarritako tasaren 0,60

LGSaren %165 < PCEG < LGSaren %180

Gizarte Ongizateak ezarritako tasaren 0,75

LGSaren %180 < PCEG < LGSaren %195

Gizarte Ongizateak ezarritako tasaren 0,90

ARROPA GARBITZEKO ZERBITZUA

ZENBATEKOA

LGSa baino diru-sarrera txikiagoak

12,90 euro

LGSa baino diru-sarrera handiagoak

18,70 euro

A.–CORELLAKO KIROL INSTALAZIOETAN ABONAMENDUA EGITEKO TASAK

2021/2022. urteak

Balioa: 2021eko ekainaren 1etik 2022ko maiatzaren 31 arte

KIROLDEGIAK (Miguel Induráin / Ciudad de Corella) + atletismo pista + IGERILEKUEN KIROL INSTALAZIOAK

IGERILEKUEN KIROL INSTALAZIOAK

Uda

SARRERA

Urtekoa
(2021eko ekaina -
2022ko maiatza)

Hiruhilekokoa

Udako hiruhilekokoa
(2021eko ekainaren erdialdea - 2021eko iraila)

Banakakoa,
instalazio
bakoitzerako

Banakakoa, haurrak (2009tik 2018ra bitarte jaioak)

76,50 euro

26,50 euro

42,00 euro

5,00 euro

Banakakoa, gazteak (1995etik 2008ra bitarte jaioak)

84,00 euro

28,00 euro

45,50 euro

6,00 euro

Banakakoa, helduak (1957tik 1994ra bitarte jaioak)

106,00 euro

35,50 euro

57,00 euro

6,00 euro

2 abonatuko familia unitatea

150,50 euro

39,00 euro

69,50 euro

x

3 abonatuko familia unitatea

159,00 euro

41,50 euro

74,00 euro

x

4 abonatuko familia unitatea

168,50 euro

44,00 euro

78,00 euro

x

5 abonatu edo gehiagoko familia unitatea

178,00 euro

46,50 euro

83,00 euro

x

Banakakoa, 1956an edo lehenago jaiotako pentsioduna eta/edo %33tik %64ra bitarteko desgaitasuna duen pertsona eta/edo gizarteratze-errentaren hartzailea

41,00 euro

13,50 euro

21,50 euro

4,00 euro

Banakakoa, %65eko edo hortik gorako desgaitasuna duen pertsona edo 2019an edo geroago jaioa

Doan

Oharrak eta promozioak:

* Hiruhilekoko abonamendua egiten den egun berean hasten da, eta egun naturalak kontatzen dira. “Baterako” txartelak eta “urteko” txartelak 2021eko uztailera arte baizik ez dira emanen, hura barne.

* Hiruhilekoko txartelaren prezioa ezin izanen da doitu, txartela hilabetez baino gehiagoz erabili bada.

* Familia unitateen abonamenduen kasuan, seme-alabek “haurrak” edo “gazteak” izan beharko dute. Ez dira “familia unitatean” sartuko anai-arreba “helduak”.

* Desgaitasuna dutenendako eta gizarteratze-errenta hartzen dutenendako tarifen onuradunek frogagiri ofizialak aurkeztu beharko dizkiote Udalari.

* Udalaren kirol instalazioetan, eta txartelak egiten diren denboraldirako bakarrik, banakako bonuak egiteko aukera izanen da, eta horiek instalazio guztietan erabiltzen ahalko dira: 5 sarrera (12 euro), 10 sarrera (15 euro) eta 20 sarrera (25 euro). Bonu horiek edukitzeak ez dakar berekin “abonatu” izatea; gainera, argazki bat eman beharko da, karneterako neurrikoa, bonua emateko.

* Eskaintzak: 1.) 3 euroko sarrerak honako hauetan: a) igerilekuen kirol instalazioetan, 19:00etatik aurrera udan eta egun osoan neguan; eta b) Miguel Induráin kiroldegian, egun osoan udan. 2.) Abonatuek prezio murriztua izanen dute Udalaren kirol eskaintzan, urte osoan, bai eta promozio esklusiboak ere. Esaterako, 2021. urtean, langabeendako, txandaka zebiltzanendako eta gizarteratze-errentaren hartzaileendako hauek eskaini ziren, besteak beste: jarduera sortak, deskontuak Udalarekin hitzarmena duten klubek antolatutako kiroletan, eta deskontuak herriko dendetan.

B.–CORELLAKO KIROL INSTALAZIOETAN ABONAMENDUA EGITEKO TASAK

2020/2021. urteak

Balioa: 2021eko ekainaren 1etik 2022ko maiatzaren 31 arte

ENTITATEEN ERABILERA KOLEKTIBOA

Kirol denboraldirako edo urterako lagatzea
(20 egunetik denboraldi osora bitarte)

Lagapen puntuala (1 egunetik 19 egunera bitarte, gehienez)

Betebeharrak

Tokiko kirol klub ofizialak, irabazi asmorik gabeko tokiko beste elkarte batzuk, eta partikular abonatuak, irabazi asmorik gabeak

Doan; betiere, nahitaezkoa izanen da entitateen eskaintzek –bai denboraldikoek bai eskaintza puntualek– deskontuak izatea, Udalarekin hitzartuak, Udalaren kirol instalazioetako abonatuendako, eta eskaintza horiek abonatuen ehuneko jakin bat lortzea izen-emateetan.

1. oharra: ez da denboraldiko lagapenik izanen irabazi asmorik gabeko partikular abonatuendako; entitateendako bakarrik izanen dira. Halaber, partikular abonatuei urtean 4 ordu lagako zaie gehienez.

2. oharra: irabazi asmorik gabeko entitate edo partikularrek izaera hori galduko dute, eta “kirol enpresaburutzat” hartuko dira, baldin jarduera gehienbat enpresaburuek gauzatzen badute, nahiz eta jarduerarako eskaera egiten duena entitate edo pertsona bat izan.

3. oharra: instalazioak ez zaizkie lagako irabazi asmorik gabeko abonatu gabeei.

–Erantzukizun Zibileko Asegurua, instalazioan egin nahi den jarduera bereziki estaltzekoa.

–Lankidetza-hitzarmenetan aurreikusi direnak (denboraldiko lagapenetarako).

25,00 euro/ordu/instalazio. Gehienez ere 6 ordu erreserba daitezke eguneko.

–Erantzukizun Zibileko Asegurua, instalazioan egin nahi den jarduera bereziki estaltzekoa.

–300 euroko fidantza.

Kirolaren arloko tokiko edo kanpoko enpresaburuak

Dagokion administrazio-kontratuaren bidez.

Erreserbaren denbora horren barnean sartzen dira, bai ekitaldiaren beraren iraupena, bai instalazioa erabilezin dagoen denbora, aurreko eta ondoko prestalanak direla eta.

Oharra: lagapenak ekarriko balu ohiz kanpoko irekiera, instalazioren baten ordutegi arruntarekin bat ez datorrena, zenbatekoa hau izanen da: 40 euro/ordu.

Iragarkiaren kodea: L2109907