155. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Buñuelgo Udaleko alkateak 150/2021 Ebazpena eman du ekainaren 22an. Hona hemen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, udal-mugartetik kanpo egonen naizenez,

eta nire eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak bigarren alkateorde Israel Jacoste Encisoren esku uztea, karguan nire ordez jardun dezan ekainaren 27ra arte, hura barne.

Bigarrena.–Eskuordetze honek hartuko du indarra 2021eko ekainaren 23ko 00:00etatik aurrera.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2021eko ekainaren 22an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2109990