155. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04127 NL espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José Lorenzo Apecechea Arocena.

Ibai edo errekaren izena: Gorostieta iturburua.

Eskatutako emaria: 0,2000 l/s-koa.

Tokia: 3. poligonoko 102. lurzatia (hargunea) eta 2. poligonoko 160. lurzatia (erabiltzeko gunea).

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: Abeltzaintzarako eta ureztaketarako erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hargunea Gorostieta erreka jaiotzen den iturburuan egonen da; 50 x 50 cm inguruko hormigoizko kutxatila bat izanen da, eta hortik 300 metroko luzera duen hodi bat aterako da 3.500 litroko edukierako bi biltegitara. Hemendik hodi bat joanen da 2. poligonoko 160. lurzatian dagoen txorrota bateraino, eta han jarriko da aziendentzako uraska.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko ekainaren 10ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2109594