155. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 17ko ohiko bilkuran, erregelamenduzko quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori argitara eman zen 2021eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31n.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/5d68200d-65cb-4b82-8f74-f5c16a3bdd5f/

Buñuelen, 2021eko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2109992