155. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2021eko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta aurreko paragrafoan xedaturiko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Torres del Rion, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2109960