154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 482/2021 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako hogeita hamasei izangai funtzionario izendatu ziren. José Carlos González Leoz jaunari, berriz, ezarritako epea eten egin zitzaion, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa, eta bi lanpostu huts bete gabe utzi ziren.

Aurrerago, txanda irekian izendatua izan zen izangaietako bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan lanpostu finko batean ari baitzen Administrazio Publiko honetan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 1514/2021 Ebazpenaren bidez, zeina 2021eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 16koan, Jon Legarrea Oteiza jauna izendatu zen, txanda irekikoa, bera baitzen gainditu zuten izangaien artean hurrengoa.

Ezarritako epean eskaera eginda, txanda irekiko izangai Jon Legarrea Oteiza jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion sistema informatikoetako teknikari-ofizial lanpostuan, jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan ari baitzen lanpostu finko batean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea, Ángel Latorre Berrueta jauna sartuz, bera baita gainditu dutenen txanda irekiko zerrendan lehen proposatutako izangaien hurrengoa.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko ekainaren 21ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2109925