154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Hiri-jarduketarako plan bereziaren araudi berria,
1. poligonoko 213. lurzatian

Ziordiko Udalak, 2019ko urriaren 8an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, katastroko 1. poligonoko 213. lurzatian, Transportes Vicuña SAk sustatua. Erabakia 2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an.

Aipatu erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtso bat jarri zen, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2020ko urriaren 1eko 1255. Ebazpenaren bidez, partzialki baietsi zuen errekurtsoa, nahitaezko jo baitzuen Ebroko Ur Konfederazioaren txostena hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onesteko.

Ebroko Ur Konfederazioaren txostena espedienteari erantsi zitzaion (2020-OU-189 erreferentzia) eta, Ziordiko Udalak, gehiengoz, berriz erabaki zuen hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onestea eta argitaratzea.

Ziordian, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109951